2017/11/03

Mendoza-Rodrigotarren larrera txangoa

Goizean goiz, ogitartekoak prestatu eta Ihintzak gidaturik familiak duen larrera abiatu gara. Ederra abentura! Txerriak, txerrikumeak, oiloak, untxiak, txakurra... makina bat animalia ikusi ditugu. Laztantzeko aukera eskaini digu Aitorrek eta baita jaten ematekoa ere. Oiloei artoa eman diegu eta txerriei Unaik ekarritako ogia. Primerako goiza pasa dugu guztiok elkarrekin.

Eskerrik asko familia!